XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ahulegia zen bere bizitzaren hutsunearentzat diru ordainezko sexuaren estalkia.

Ez dut esango gozatzen nuenik; hori prostituzioan dabilen inork ez du, lanorduez ari denean, egiaz aitortuko, baina ez dut ukatuko lo-kuluskaren ordurako bezerorik txarrena ez zenik.

Izen ezberdinez deitzen ninduen aldi bakoitzero, Mi-Mi, Lukrezia, Nire Pozaren Poxa, Anita, gisa horretan beti.

Atzetik begiratzen ninduen, aurretik, eta gero besarkatu, arroparik kendu gabe besarkatu, bakero eta alkandoraren igurtziaz zer sentitzen nuen galdetuz.

Ni zontzona izango naiz bizitzako gauza gehienetan, baina asko dakit neure ofizioaz, eta antzeman nion jolas horrekin zer nahi zuen: nik arropak ken zitzan erregutzea, benga moñontilde;o, nire zaldi bizkor kirten handia, horrela seduzitu egin ninduen ilusioa sortuz, eta sinetsiz ni izan nintzela, ezinbesteko irrikaz, larrua jotzea eskatu ziona.

Eta nik neure portaera bere frustazioetara lotzen nuen.

Sartuidazu, eskatzen nion, azkar, (...)